Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!
Sormena garatzeko espazioa
Elur Etxea gure benetako izaerarekin bat egiteko toki segurua da. Hemen, jolastea gustatzen zaigu. Jolasetik abiatuta, sortzea. Eta amesten dugun mundua errealitate bihurtzeko asmoa dugu.
Musikala
Sex Sua
Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Komunikatzeko kode berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Suaren bitartez.
Kabareta
Esnatu Naiz
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
Hezkuntza
Ikasleentzako emanaldiak
Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Baina nerabeek gogoeta egiteko aproposak direla jakitun, ikasleentzako emanaldiak eskaintzen hasi ginen 2022an; eta aurrerantzean ere generoa, sexu aniztasuna, kanon estetikoak, sare sozialen eragina eta giza harremanen inguruan hausnartzen jarraituko dugu, besteak beste, eurekin batera.
Hezkuntza
Sormen tailerra
Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.
Nire esperientzia pertsonalean oinarritu naiz sormen tailerrak antolatzerakoan, eta batez ere, hitza (idatziz eta ahoz), mugimendua eta antzerkia nahasten ditut tailer hauetan.
Elur Etxearen sortzailea
Andoni Mutiloa
Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Horren emaitza dira Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022).