Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!

Sormena garatzeko espazioa

Elur Etxea gure benetako izaerarekin bat egiteko toki segurua da. Hemen, jolastea gustatzen zaigu. Jolasetik abiatuta, sortzea. Eta amesten dugun mundua errealitate bihurtzeko asmoa dugu.

Musikala

Sex Sua

Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Komunikatzeko kode berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Suaren bitartez.

Sex Suako protagonistak

Kabareta

Esnatu Naiz

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Kabaretari lotsagabea

Hezkuntza

Ikasleentzako emanaldiak

Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Baina nerabeek gogoeta egiteko aproposak direla jakitun, ikasleentzako emanaldiak eskaintzen hasi ginen 2022an; eta aurrerantzean ere generoa, sexu aniztasuna, kanon estetikoak, sare sozialen eragina eta giza harremanen inguruan hausnartzen jarraituko dugu, besteak beste, eurekin batera.

Hezkuntza

Sormen tailerra

Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.

Nire esperientzia pertsonalean oinarritu naiz sormen tailerrak antolatzerakoan, eta batez ere, hitza (idatziz eta ahoz), mugimendua eta antzerkia nahasten ditut tailer hauetan.

Elur Etxearen sortzailea

Andoni Mutiloa

Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Horren emaitza dira Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022).

Andoni Mutiloa - Elur Etxearen sortzailea
Gehiago jakin

Ibilbidea

Umea zela, Andonik argi zuen heldua izaterakoan aktore eta abeslari izan nahi zuela. Lehen urratsak dantzan eman zituen, Juanito Sanchizen eskolan. Nerabezaroan, berriz, Donostiako Eskola dantza taldean sartu zen eta ia 15 urte pasa zituen bertan.

Kazetaritza ikasi ondoren (Leioa, EHU), ETBko hainbat saiotan lan egin zuen erredaktore moduan. 2001etik 2007ra Gaztea Irratiko esataria izan zen. Bitartean, magisteritza ikasi zuen eta Gazteako lana utzi ostean, ikasturte bat eman zuen Boiseko (Idaho, AEBak) Ikastolan euskara irakasten. Euskal Herrira itzultzerakoan Euskadi Irratian lanean hasi zen eta Amarauna, Goizeko Izarra eta Kantu Kontari irratsaioetako erredaktorea eta aurkezlea izan zen 8 urtez.

Bien bitartean, bere denbora librean antzerkiari eta dantzari denbora gehiago eskaintzen hasi zen: dantza garaikidea eta kontakt inprobisazioko klaseak eta ikastaroak, Artedramak Aulestin antolatzen duen Antzerki Laborategia, Musikomeria

2017an eszedentzia hartu zuen Euskadi Irratian, eta orduz geroztik sortzen dabil. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, Esnatu Naiz kabareta estreinatu zuen 2020an eta, orduz geroztik, 60 emanaldi baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian zehar. 2022an bere bigarren ikuskizuna sortu zuen: Sex Sua musikala. Eta, horrekin batera, bere musika proiektua aurkeztu digu: Hiruki.

Azken albisteak

25

25 emanaldi eskaini ditugu jada Sex Sua musikalarekin. Uau! Harrigarria izateaz gain, oso eskertuta nago bizitzarekin, emandako aukera honengatik. Duela bi urte hasi nintzen nire bigarren sorkuntza lanari forma ematen eta ordutik, gorabeherez betetako bidaia egiten ari naiz, ederra eta gogorra, aldi berean: gidoiaren idazketaren … Gehiago jakin →

Harrotasunaren Antzerkia: Eskerrik asko!

Orain bai, amaitu dugu Harrotasunaren Antzerkiko udazkeneko bira. 3 emanaldi: Elgeta, Soraluze eta Eskoriatza. Harrera bikaina egin diguzue, orokorrean, eta horrek asko poztu gaitu. Milesker! Gure eskerrik beroena Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeelako hau guztia. Guztira, SEX SUA musikalaren 8 … Gehiago jakin →

Sex Sua musikala: lehen emanaldia Nafarroan!

EHGAM Nafarroak antolatu duen emanaldi hau Iruñean izango da. Azaroak 16, osteguna. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00etan. Sarrera doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!!! @andonimutiloa @elur_etxea @hirukimusika @ehgamnafarroa @entnae #sexsua#musikala#euskara#umorea#ligatzekoaplikazioak#lgbti