Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!

Sormena garatzeko espazioa

Elur Etxea gure benetako izaerarekin bat egiteko toki segurua da. Hemen, jolastea gustatzen zaigu. Jolasetik abiatuta, sortzea. Eta amesten dugun mundua errealitate bihurtzeko asmoa dugu.

Musikala

Sex Sua

Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Komunikatzeko kode berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Suaren bitartez.

Sex Suako protagonistak

Kabareta

Esnatu Naiz

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Kabaretari lotsagabea

Hezkuntza

Sormen tailerra

Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.

Nire esperientzia pertsonalean oinarritu naiz sormen tailerrak antolatzerakoan, eta batez ere, hitza (idatziz eta ahoz), mugimendua eta antzerkia nahasten ditut tailer hauetan.

Elur Etxearen sortzailea

Andoni Mutiloa

Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Horren emaitza dira Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022).

Andoni Mutiloa - Elur Etxearen sortzailea
Gehiago jakin

Ibilbidea

Umea zela, Andonik argi zuen heldua izaterakoan aktore eta abeslari izan nahi zuela. Lehen urratsak dantzan eman zituen, Juanito Sanchizen eskolan. Nerabezaroan, berriz, Donostiako Eskola dantza taldean sartu zen eta ia 15 urte pasa zituen bertan.

Kazetaritza ikasi ondoren (Leioa, EHU), ETBko hainbat saiotan lan egin zuen erredaktore moduan. 2001etik 2007ra Gaztea Irratiko esataria izan zen. Bitartean, magisteritza ikasi zuen eta Gazteako lana utzi ostean, ikasturte bat eman zuen Boiseko (Idaho, AEBak) Ikastolan euskara irakasten. Euskal Herrira itzultzerakoan Euskadi Irratian lanean hasi zen eta Amarauna, Goizeko Izarra eta Kantu Kontari irratsaioetako erredaktorea eta aurkezlea izan zen 8 urtez.

Bien bitartean, bere denbora librean antzerkiari eta dantzari denbora gehiago eskaintzen hasi zen: dantza garaikidea eta kontakt inprobisazioko klaseak eta ikastaroak, Artedramak Aulestin antolatzen duen Antzerki Laborategia, Musikomeria

2017an eszedentzia hartu zuen Euskadi Irratian, eta orduz geroztik sortzen dabil. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, Esnatu Naiz kabareta estreinatu zuen 2020an eta, orduz geroztik, 60 emanaldi baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian zehar. 2022an bere bigarren ikuskizuna sortu zuen: Sex Sua musikala. Eta, horrekin batera, bere musika proiektua aurkeztu digu: Hiruki.

Azken albisteak

Sex Sua musikalaren argazki saioa!

Sex Sua musikalaren argazki saioa izan dugu Eider Iturriaga -Izarbe Photorekin. Talentu handiko artista dela bagenekien lehendik. Esnatu Naiz kabaretaren argazki mundialak egin zizkigun duela pare bat urte. Eta argazki berriak eskuartean ditugu dagoeneko. Hiruki eta Imanol liluratuta daude. Dosi txikietan partekatuko ditugu zuekin, gauza … Gehiago jakin →

Sex Sua musikalari buruzko elkarrizketa Euskadi Irratian

Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritu gara hizketan Sex Sua musikalaren inguruan. Ilusio handia egin dit nire bigarren etxera itzultzeak, Euskadi Irratiko asteburuetako magazinean bost urte baino gehiago eman nituelako lanean erredaktore moduan. Gorka Otaegi, eskerrik asko gonbidapenagatik! Ederra izan da zuekin batera solasean aritzea. Hementxe … Gehiago jakin →

Sex Sua musikalaren soinu bandako lehen bideoklipak

Egun bizi-biziak izaten ari dira. Sex Sua musikalaren emanaldi berriak eskaintzeaz gain, bere soinu bandako bi abestiren bideoklipak grabatu berri ditugu. “Ezinegona” eta “Kontrola Galduta” kantuak dira, hain zuzen ere aukeratu ditugunak. Bi abesti eta istorio bakarra. Ezinegonetik gozamenera doan bidaia pertsonala. The Krow Filmseko … Gehiago jakin →