Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!

Sormena garatzeko espazioa

Elur Etxea gure benetako izaerarekin bat egiteko toki segurua da. Hemen, jolastea gustatzen zaigu. Jolasetik abiatuta, sortzea. Eta amesten dugun mundua errealitate bihurtzeko asmoa dugu.

Ametsetako Artista

Elur

Elur gure ametsetako artista da. Kabaretari lotsagabea. Ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Naturaren antzera eraldatzen doa: ur, lur eta elur. Eta gizakia ez ezik, animalia ere bada. Akerra. Bai, horixe da Elur: adarrak okerrak dituen akerra.

Kabaretari lotsagabea

Kabareta

Esnatu Naiz

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Hezkuntza

Sormen tailerra

Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.

Sormen Tailer hau Gipuzkoako Aldundiak martxan jarritako Kultura Eskola programaren katalogoan aurki dezakezue.

Elur Etxearen sortzailea

Andoni Mutiloa

Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Horren emaitza da Esnatu Naiz kabareta.

Andoni Mutiloa - Elur Etxearen sortzailea
Gehiago jakin

Ibilbidea

Umea zela, Andonik argi zuen heldua izaterakoan aktore eta abeslari izan nahi zuela. Lehen urratsak dantzan eman zituen, Juanito Sanchizen eskolan. Nerabezaroan, berriz, Donostiako Eskola dantza taldean sartu zen eta ia 15 urte pasa zituen bertan.

Kazetaritza ikasi ondoren (Leioa, EHU), ETBko hainbat saiotan lan egin zuen erredaktore moduan. 2001etik 2007ra Gaztea Irratiko esataria izan zen. Bitartean, magisteritza ikasi zuen eta Gazteako lana utzi ostean, ikasturte bat eman zuen Boiseko (Idaho, AEBak) Ikastolan euskara irakasten. Euskal Herrira itzultzerakoan Euskadi Irratian lanean hasi zen eta Amarauna, Goizeko Izarra eta Kantu Kontari irratsaioetako erredaktorea eta aurkezlea izan zen 8 urtez.

Bien bitartean, bere denbora librean antzerkiari eta dantzari denbora gehiago eskaintzen hasi zen: dantza garaikidea eta kontakt inprobisazioko klaseak eta ikastaroak, Artedramak Aulestin antolatzen duen Antzerki Laborategia, Musikomeria

2017an eszedentzia hartu zuen Euskadi Irratian, eta orduz geroztik sortzen dabil. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, Esnatu Naiz izeneko kabareta estreinatu zuen 2020ko urtarrilean eta azken aldian emanaldiak eskaintzen dabil herriz-herri. Horrez gain, antzerkia, dantza, musika, performancea eta ikus-entzunezkoak lantzen dituen Elur Etxea sortu du. 2020ko udan, Eñaut Gaztañagarekin (Grises taldea) batera idatzi duen lehen kantua argitaratu du: Maitasunez Blai.

Azken albisteak

SEX SUA!!!

Orain arte ez dizuegu ia ezer kontatu. Ikuskizun berri bat prestatzen ari ginela soilik. Abesti batzuk grabatu ditugula. Baina orain gure egitasmoari buruz hitz egiteko unea iritsi da. Ilusio handiz aurkezten dizuegu: Sex Sua!!! Sex Sua formatu txiki – ertaineko musikal bat da. Ligatzeko aplikazioen … Gehiago jakin →

Lozorroan…

Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan. The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen … Gehiago jakin →

Eskerrik asko!!!

Harrotasunaren Antzerkia programaren baitan antolatutako emanaldiak egin ditugu! Donostia, Laudio, Gasteiz eta Bilbo. 4 emanaldi, 10 egunean. Eta gaur egun bizi dugun egoera epidemiologikoa halamoduzkoa izan arren, dena oso ondo joan da! Jende asko etorri da, ikusleek harrera bikaina egin digute eta asko gozatu dugu … Gehiago jakin →